Lehenik eta behin, arropa egokia eraman behar da, hau da, galtza luzeak eta bota sendoak, horrez gain sugea ikusten duzuenean poliki-poliki atzera jo ez zaiatu harriak jaurtitzen ezta makilekin jotzen, horrek bakarrik haserratuko lukeelako. kontuan hartu, zu sugera heltzen bazara sugeak zuri heldu dakizu. kontu berdina euki suge kumeekin, pozoi asko dute eta behin baino gehiagotan kozka egiten dute.
Txarrena gertatu balizu, hau da kozka egin balizu, lehenik eta behin zauria bihotzaren maila baino beherago jarri odola bihotzera ez ailegatzeko etya larrialdietara deitu. Inoiz ez egin torniketerik, posoia esaterako eskuan geratuko lekizulako eta eskua amputatzeko aukera suerta litekeelako, inoiz ez zauria zurrupatu, ahoan era posoia eukiko zenuelako. kozka lehorra egitea ere suerta liteke baina ez da oso ugaria, kozka lehorra sugeak posoia sartu ez dizunean erabiltzen den terminoa da. Ugaria ez denez badaezpada aurreko aholkuak jarraitzea gomendatzen da.
baina erdaraz esaten den bezela MAS BALE PREVENIR QUE CURAR
munduko narrastiak
munduko sugerik pozointsuenak
miércoles, 5 de enero de 2011
viernes, 17 de diciembre de 2010
![]() | ||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() Dortoka batzuk | ||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||
| ||||||||||||
Paracryptodira† Cryptodira Pleurodir |
Dortokak (Testudines) narrasti ordena bat da, saihetsetatik garatutako hezur edo kartilagozko oskola bat dutenak babes ezkutu gisa.
Testudines ordenak espezie biziak eta galduak batzen ditu. Ezagutzen diren dortoka zaharrenak duela 215 milioi urte agertu ziren[1]. Horregatik, narrasti zaharrenetakoen artean daude, sugandilak eta sugeak baino antzinagokoak. Egun 300 espezie inguru bizi dira, horietako batzuk galtzeko arrisku larrian.
Beste narrasti batzuk bezala, dortokek barne tenperatura aldatu dezakete ingurukoaren arabera. Hala ere, badira espezie batzuk, larruzko dortoka esaterako, ingurua baino tenperatura handiagoa dutenak maila metaboliko handia dela-eta.
Beste amniota batzuk bezala (narrastiak, dinosauroak, hegaztiak) airea arnasten dute. Ez dute ur azpian erruten, nahiz eta uretan edo ur ugari dagoen inguruetan bizi. Dortoka handienak urtarrak dira.
ASPIS SUGEGORRIA
![]() |
---|
![]() Vipera aspis |
Sailkapen zientifikoa |
|
|
'Vipera aspis' Linnaeus,1758 |
Aspis izenarekin beste hainbat sugegorri izendatzen dira modu orokorrean, nahiz eta egokia ez izan; batuzetan edozein suge pozointsu ere horrela izendatzen da.
Suge honen burua definitua da eta begiek begininia zutika dute. Gorputzeko bizkar marka aldakorra da nahiz eta gaztain ilunetik beltzera doan zigi-zaga itxura izan ohi duen. Luzerari dagokionez 70 zm inguru neurtzen ditu ale heldu batek.
Pozoina emateko haginen antzeko egitura du, hodi batekin barnean gurintxo batzuetara elkartuta. Modu honetan sakonean sar dezake pozoia. Ugaztun txikiak eta txoritxoak jaten ditu atzekaldetik hasita.
Kleopatra VII, Egiptoko erregina bere buruaz beste egiteko aspis baten pozoina erabili zuen.
KANTABRIAR SUGEGORRIA
![]() | ||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() Vipera seoanei | ||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||
| ||||||||||||||||
| ||||||||||||||||
'Vipera seoanei' Lataste,1879 |
Itsasaldeko sugegorria (Vipera seoanei), Iberiar Penintsulako iparraldean topatzen dugun endemismo bat da. Mendebaldeko Pirinioen zati txiki batean, alde kantauriarrean eta Iberiako ipar-sartaldean zehar hedatzen da. Vipera berus Europar sugegorria eta Vipera aspis Ahunamendietako sugegorriaren bitarteko ezaugarriak ditu.
60 zm-rainoko luzera buztana barne. Emeak arrak baino handiagoak izan daitezke. Sugegorri honen gorputza lodia da, bere buruak, ondo zehaztua, hiruki era du. Muturra borobildua izateagatik eta gorantz zuzenduta ez egoteagatik, bereiz daiteke. Begininiak zutika ditu eta ez du betazalik. Bere bizkar ezkatak karenatuak ditu. Bizkar hezurrean zigi-zaga egiten duen lerro ilun bat izaten dute.
Margoak asko aldatzen dira sexuaren arabera. Arrak zuri eta urdinabarrak, beltz marka bortitzekin. Emeak berriz, arre kolorezkoak edo gorrixkak izaten dira. Sabela urdinabarra edo beltza izaten da; batzuetan orban zuriekin. Buztana oria , laranja eta azpitik gorria . Badaude oso ilunak, ia beltzak, diren ale batzuk.
Bere bizilekua zabala da: belar-soro, txilardi, otadi, sastrakadi, baso ireki eta oro har, landaretza ugariko inguruetan. Atsegin dituen beste tokiak , hesiak, baso-ertzak, mendiko bideen ezpondak eta nekazarien eraikuntzetako harresiak izaten dira. Oso ehiztari trebea da harrapakinak harrapatzen. Haien artean ugaztun txiki, sugandila, musker eta txoritxoak daude. Harrapakinak Jacobsen organoari esker eta mingaina mugituz atzematen ditu. Organo horrek usaimenaren antzeko eginkizuna betetzen du eta mingainaren bidez jasotako estimulu kimikoak aztertzen ditu. Ehizakiak hiltzeko sugegorriak dituen letaginak erabiltzen ditu. Letagin hauek zulatuak eta mugikorrak dira. Ausikitzerakoan pozoia zuzenean harrapakinari sartzen dio. Gero, pozoiak bere lana egin arte, itxaroten du eta ondoren, mingaina erabiliz ehizakiaren arrastoari jarraitzen dio. Aurkitzen duenean, burutik hasita, ehizakia oso-osorik irensten du.
Udaberrian ugaltzen dira. Sugegorriak barnerruleak (obobibiparoa) dira. Arrautzak amaren barruan txitatzen dira erditzeko unea iritsi arte. Ernaldia azkarrago eman dadin, bero-bero egoteko, emea eguzkitan jartzen da. 4-8 kumeak uztaila-abuztutik aurrera jaiotzen dira, eta 16-17 zm-ko luzera besterik ez izan arren, pozoia dute eta berehala hasten dira sugandila ehizan. 9 urte inguruko bizitza izan dezakete, baina gutxi dira adin hori lortzen duten aleak.
Nahiz eta indar handiko pozoia den bere hozkada ez da (vipera aspis aspis) ahunamendietako sugegorriarena baino arriskutsuagoa.
MUSKER BERDEA
![]() | ||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() Lacerta lepida | ||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||
|
Musker berdea (Lacerta viridis), Europako zati handi batean aurkitzen dugu: Iparraldetik Kanaleko uharte, Rhin bailara, Txekia, Eslovakia eta Errusia hego-mendebalderaino; hegoaldetik Iberiar Penintsulako iparralde, Sizilia eta Greziaraino. Mediterraneo itsasoko irla askotan ez da ezagutzen, Euboa, Thasos, Samotrazia, Korfu eta Elban izan ezik.
Helduen tamaina muturretik uzkiraino 13 cm-koa izaten da. Buztana gorputza baino bi aldiz handiagoa da. Musker handia eta ederra gorputz sendoarekin . Arren burua nahiko motza eta garaia da. Arrak marrazki berezi bat du bizkar gainean, ezkata berde eta beltzez osatua eta burua ilunagoa. Emeak oso aldakorrak dira: batzuetan berde edo arre uniforme, bestetan orbanekin; sarritan bi edo lau lerro estu eta argiak enborrean marra edo orban beltzekin.
Zuhaixka-formako landaretza itxia dagoen habitat eguzkitsuetan aurkituta: baso irekiak, heskai, baso-bazter, zelai, lahardi, lubeta landarez estalia eta abarretan. Hegoaldean hezeak edo altuagoak diren tokiak nahiago ditu. Eguzkia hartzeko, goizean eta arratsean ateratzen da. Erasoa sentitzen denean sasien artean, arrailetan, eta karraskarien gordelekuetan babesten da.
Ugalketa, gainerako lazertidoek egiten duten bezalakoa da. Arrak emea hortzez harrapatzen du eta estaltzearen bitartez barne-ernalketa burutzen du. Emeak 6-15 arrautz erruten ditu eta lur azpian uzten ditu. Hiru hilabete pasa ondoren muskerkumeak jaioko dira.
Orojalea da eta elikatzeko ornogabeak diren animaliak ehizatzen ditu. Noizbehinka ornodun txikiak, fruta eta arrautzak ere jaten ditu.
GARDATXOA
![]() | ||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | ||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||
|
Gardatxoa (Lacerta lepida), Iberiar penintsulan , Frantzia hegoaldean, Italia eta Afrika ipar-mendebaldean topatzen dugun Europako sauriorik handiena da.
Helduak oso handiak (20 cm muturretik uzkira);buztana kontuan izanik, guztira 60 cm eta gehiagoko luzera izan dezake. Gorputz sendoa eta buru bikaina eta zabala du. Larruazalak, berde-horixka koloreztatua, batzuetan grisa edo arrea, alboetan ozeloak deitzen diren orbain urdin nabarmenak ditu.
Itsas mailatik 1.000 metrotara Alpe eta Pirinioetan topatuta, idorrak diren eta zuhaixkak dituzten habitat eguzkitsuak hartzen ditu: baso irekiak, mahastiak, olibadi zaharrak eta toki harritsuak. Askotan oso zaratatsua izaten da sasitzaren artean mugitzen denean. Izutzen denean sasien artean (elorrietan, askotan),harri-piloetan, harrizko hormetan eta untxien gordelekuetan babesten da. Orojalea denez elikatzeko intsektu handiak, beste ornodun txiki (sugandilak, ugaztun txikiak) ehizatzen ditu. Batzuetan fruta ere jaten du. Udaberrian txorien kabietan lapurtzen du.
Ugalketa, gainerako lazertidoek egiten duten bezalakoa da. Arrak emea hortzez harrapatzen du eta kopularen bitartez barne-ernalketa burutzen du.Emeak 6-15 arrautz erruten ditu eta lur azpian uzten ditu. Hiru hilabete pasa ondoren gardatxokumeak jaioko dira.
MONTPELLIERKO SUGEA
![]() | ||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() Malpolon monspessulanus | ||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||
| ||||||||||||||||
| ||||||||||||||||
Malpolon monspessulanus Hermann, 1804 |
Montpellierko sugea (Malpolon monspessulanus) Iberiar penintsula, Frantziako mediterraneoko kostalde, Italia (Liguria eta Trentino), Adriatikoko ekialdeko kostalde, Balkanak eta Greziako zenbait irletan dagoen sugea dugu. Afrika Iparralde, Kaspio mendebalde eta Asia hego-mendebaldean ere badago.
Euskal Herrian ez da zaila isuralde mediterraneoan ikustea.
Izena Frantzia hegoaldeko Montpellier hiritik datorkio.
Helduak 200cm inguruko luzera izan dezake buztana barne. Egundoko suge handia,askotan uniformea, gorputza nahiko zurrun eta liraina. Bere buru estua bereizgarria da: oso begi handiak eta "bekainak" altuak eta irtenak muturrerantz zabalduz bi gandorrak izango balira bezala ditu. Muturra beheko baraiatik ateratzen da. Kopetako ezkata oso estua da. Ezaugarri hauek suge honi itxura sarkorra eta beldurgarria ematen diote. Bizkarraldeko ezkatak leunak edo zimurdunak dira, ez dira karenatuak eta 17 edo 19 ilaratan daude. Oso aldagarria den marrazkia dute; atzeko kolorea grisa, arre gorrixka, oliba, berdexka edo belzkara izaten da. Zenbait alek alboak bizkarraldea baino ilunagoak izaten dituzte. Sabelaldea horixka, pigmento ilunaz pikardatuta. Suge bizkor hau pozointsua da, baina bere letaginak ahoaren goiko barailaren atzekaldean daude eta erabili ahal izateko lehendabizi ehizakia oso ondo heldu behar dute.
Lehorreko eta eguneko suge hau oso aktiboa da; bere mugimenduak azkarrak eta bizkorrak dira. Bere bizilekua zabala da eta bere hegoaldeko zonaldean 2000m-etaraino aurki daiteke. Landare-estalkia izanez gero, habitat bero eta idorretan egoten da. Zuhaixka-formako lur-eremu ireki, harritsu edo hondartsuak nahiago ditu baina batzuetan baso hezeen edo ibaien bazterretan ere kausitzen dira. Izaera aldatzen da baina, ikaratu edo gogaitzen dugunean, indarrez txistu egiten du gorputza eta lepoa zabalduz; zirikatuak sentitzen diren animaliak hozka egiten saiatzen dira. Oso ehiztari trebea da . Ehizakiak harrapatzeko begiak erabiltzen ditu batik bat. Elikatzeko, sugandila, musker (Lacerta lepida), ugaztun txiki, txori eta beste sugeak ehizatzen ditu; gazteak direnak, berriz ornogabeak heltzen dituzte.
Araldia udaberrian gertatzen da . Uda hasieran 4 cm baino gehiagoko 4-20 arrautz luze erruten ditu. Uda amaieran sugekumeak munduratzen dira.
Ez du gizakiontzat indar handiko pozoia. Bere letaginak ahoaren barrualdean daudenez, pertsona bati pozoia sartzea oso zaila da. Hori bai,harrapatutako ehizakiak hiltzeko oso eraginkorrak dira. Ehizakia heldu eta irensten hasi orduko, ahoaren atzealdeko letagin hauekin pozoia sartzen dio. Pozoin honek ehizakia irensten eta liseriketa egiten laguntzen dio.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)