munduko sugerik pozointsuenak

viernes, 17 de diciembre de 2010





Wikipedia:Taxotaula bat 
irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Dortoka

Fosilen hedapena: Triasiko berantiargaur egun
Dortoka batzuk
Dortoka batzuk
Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Filuma: Kordatu
Azpifiluma: Ornodunak
Klasea: Reptilia
Azpiklasea: Anapsida
Ordena: Testudines
Linnaeus, 1758

azpiordenak
Paracryptodira Cryptodira
Pleurodir
Dortokak (Testudines) narrasti ordena bat da, saihetsetatik garatutako hezur edo kartilagozko oskola bat dutenak babes ezkutu gisa.
Testudines ordenak espezie biziak eta galduak batzen ditu. Ezagutzen diren dortoka zaharrenak duela 215 milioi urte agertu ziren[1]. Horregatik, narrasti zaharrenetakoen artean daude, sugandilak eta sugeak baino antzinagokoak. Egun 300 espezie inguru bizi dira, horietako batzuk galtzeko arrisku larrian.
Beste narrasti batzuk bezala, dortokek barne tenperatura aldatu dezakete ingurukoaren arabera. Hala ere, badira espezie batzuk, larruzko dortoka esaterako, ingurua baino tenperatura handiagoa dutenak maila metaboliko handia dela-eta.
Beste amniota batzuk bezala (narrastiak, dinosauroak, hegaztiak) airea arnasten dute. Ez dute ur azpian erruten, nahiz eta uretan edo ur ugari dagoen inguruetan bizi. Dortoka handienak urtarrak dira.

Chelonia mydas

ASPIS SUGEGORRIA

Wikipedia:Taxotaula bat 
irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Aspis sugegorri
Vipera aspis
Vipera aspis
Sailkapen zientifikoa
Izen binomiala
'Vipera aspis'
Linnaeus,1758
Aspis sugegorria (Vipera aspis) , Mendebalde eta Erdialdeko Europan aurki daitekeen sugea da. Espainiako ipar-ekialdetik Frantzian zehar(iparraldean izan ezik), ekialdetik Alemania hego-mendebalde, Suitza eta Italiara,eta hegoaldetik Siziliara hedatzen da ;Elba eta Montekriston ere badago. Pirinioetan aurki daiteke, nahiz eta Euskal Herrian ez izan hain ohikoa.
Vipera aspis dis.png
Aspis izenarekin beste hainbat sugegorri izendatzen dira modu orokorrean, nahiz eta egokia ez izan; batuzetan edozein suge pozointsu ere horrela izendatzen da.
Suge honen burua definitua da eta begiek begininia zutika dute. Gorputzeko bizkar marka aldakorra da nahiz eta gaztain ilunetik beltzera doan zigi-zaga itxura izan ohi duen. Luzerari dagokionez 70 zm inguru neurtzen ditu ale heldu batek.
Pozoina emateko haginen antzeko egitura du, hodi batekin barnean gurintxo batzuetara elkartuta. Modu honetan sakonean sar dezake pozoia. Ugaztun txikiak eta txoritxoak jaten ditu atzekaldetik hasita.
Kleopatra VII, Egiptoko erregina bere buruaz beste egiteko aspis baten pozoina erabili zuen.

KANTABRIAR SUGEGORRIA


Wikipedia:Taxotaula bat 
irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Itsasaldeko sugegorria
Vipera seoanei
Vipera seoanei
Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Klasea: Reptilia
Ordena: Squamata
Azpiordena: Serpentes
Familia: Viperidae
Azpifamilia: Viperinae
Generoa: Vipera
Espeziea: V.seoanei
Izen binomiala
'Vipera seoanei'
Lataste,1879
Itsasaldeko sugegorria (Vipera seoanei), Iberiar Penintsulako iparraldean topatzen dugun endemismo bat da. Mendebaldeko Pirinioen zati txiki batean, alde kantauriarrean eta Iberiako ipar-sartaldean zehar hedatzen da. Vipera berus Europar sugegorria eta Vipera aspis Ahunamendietako sugegorriaren bitarteko ezaugarriak ditu.
60 zm-rainoko luzera buztana barne. Emeak arrak baino handiagoak izan daitezke. Sugegorri honen gorputza lodia da, bere buruak, ondo zehaztua, hiruki era du. Muturra borobildua izateagatik eta gorantz zuzenduta ez egoteagatik, bereiz daiteke. Begininiak zutika ditu eta ez du betazalik. Bere bizkar ezkatak karenatuak ditu. Bizkar hezurrean zigi-zaga egiten duen lerro ilun bat izaten dute.
Kantabriar 
sugegorri
Margoak asko aldatzen dira sexuaren arabera. Arrak zuri eta urdinabarrak, beltz marka bortitzekin. Emeak berriz, arre kolorezkoak edo gorrixkak izaten dira. Sabela urdinabarra edo beltza izaten da; batzuetan orban zuriekin. Buztana oria , laranja eta azpitik gorria . Badaude oso ilunak, ia beltzak, diren ale batzuk.
Bere bizilekua zabala da: belar-soro, txilardi, otadi, sastrakadi, baso ireki eta oro har, landaretza ugariko inguruetan. Atsegin dituen beste tokiak , hesiak, baso-ertzak, mendiko bideen ezpondak eta nekazarien eraikuntzetako harresiak izaten dira. Oso ehiztari trebea da harrapakinak harrapatzen. Haien artean ugaztun txiki, sugandila, musker eta txoritxoak daude. Harrapakinak Jacobsen organoari esker eta mingaina mugituz atzematen ditu. Organo horrek usaimenaren antzeko eginkizuna betetzen du eta mingainaren bidez jasotako estimulu kimikoak aztertzen ditu. Ehizakiak hiltzeko sugegorriak dituen letaginak erabiltzen ditu. Letagin hauek zulatuak eta mugikorrak dira. Ausikitzerakoan pozoia zuzenean harrapakinari sartzen dio. Gero, pozoiak bere lana egin arte, itxaroten du eta ondoren, mingaina erabiliz ehizakiaren arrastoari jarraitzen dio. Aurkitzen duenean, burutik hasita, ehizakia oso-osorik irensten du.
Udaberrian ugaltzen dira. Sugegorriak barnerruleak (obobibiparoa) dira. Arrautzak amaren barruan txitatzen dira erditzeko unea iritsi arte. Ernaldia azkarrago eman dadin, bero-bero egoteko, emea eguzkitan jartzen da. 4-8 kumeak uztaila-abuztutik aurrera jaiotzen dira, eta 16-17 zm-ko luzera besterik ez izan arren, pozoia dute eta berehala hasten dira sugandila ehizan. 9 urte inguruko bizitza izan dezakete, baina gutxi dira adin hori lortzen duten aleak.
Nahiz eta indar handiko pozoia den bere hozkada ez da (vipera aspis aspis) ahunamendietako sugegorriarena baino arriskutsuagoa.

MUSKER BERDEA

Wikipedia:Taxotaula bat 
irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Musker berde
Lacerta lepida
Lacerta lepida
Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Filuma: Kordatua
Klasea: Narrastia
Ordena: Squamata
Azpiordena: Saurioa
Familia: Lazertido
Generoa: Lacerta
Espeziea: Lacerta viridis
Musker berdea (Lacerta viridis), Europako zati handi batean aurkitzen dugu: Iparraldetik Kanaleko uharte, Rhin bailara, Txekia, Eslovakia eta Errusia hego-mendebalderaino; hegoaldetik Iberiar Penintsulako iparralde, Sizilia eta Greziaraino. Mediterraneo itsasoko irla askotan ez da ezagutzen, Euboa, Thasos, Samotrazia, Korfu eta Elban izan ezik.
Helduen tamaina muturretik uzkiraino 13 cm-koa izaten da. Buztana gorputza baino bi aldiz handiagoa da. Musker handia eta ederra gorputz sendoarekin . Arren burua nahiko motza eta garaia da. Arrak marrazki berezi bat du bizkar gainean, ezkata berde eta beltzez osatua eta burua ilunagoa. Emeak oso aldakorrak dira: batzuetan berde edo arre uniforme, bestetan orbanekin; sarritan bi edo lau lerro estu eta argiak enborrean marra edo orban beltzekin.
Buruaren xehetasuna
Zuhaixka-formako landaretza itxia dagoen habitat eguzkitsuetan aurkituta: baso irekiak, heskai, baso-bazter, zelai, lahardi, lubeta landarez estalia eta abarretan. Hegoaldean hezeak edo altuagoak diren tokiak nahiago ditu. Eguzkia hartzeko, goizean eta arratsean ateratzen da. Erasoa sentitzen denean sasien artean, arrailetan, eta karraskarien gordelekuetan babesten da.
Ugalketa, gainerako lazertidoek egiten duten bezalakoa da. Arrak emea hortzez harrapatzen du eta estaltzearen bitartez barne-ernalketa burutzen du. Emeak 6-15 arrautz erruten ditu eta lur azpian uzten ditu. Hiru hilabete pasa ondoren muskerkumeak jaioko dira.
Orojalea da eta elikatzeko ornogabeak diren animaliak ehizatzen ditu. Noizbehinka ornodun txikiak, fruta eta arrautzak ere jaten ditu.

GARDATXOA

Wikipedia:Taxotaula bat 
irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Gardatxo
Perleidechse-20.jpg
Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Filuma: Kordatua
Klasea: Narrastia
Ordena: Squamata
Azpiordena: Saurioa
Familia: Lazertidoa
Generoa: Lacerta
Espeziea: Lacerta lepida
Gardatxoa (Lacerta lepida), Iberiar penintsulan , Frantzia hegoaldean, Italia eta Afrika ipar-mendebaldean topatzen dugun Europako sauriorik handiena da.

Helduak oso handiak (20 cm muturretik uzkira);buztana kontuan izanik, guztira 60 cm eta gehiagoko luzera izan dezake. Gorputz sendoa eta buru bikaina eta zabala du. Larruazalak, berde-horixka koloreztatua, batzuetan grisa edo arrea, alboetan ozeloak deitzen diren orbain urdin nabarmenak ditu.
Itsas mailatik 1.000 metrotara Alpe eta Pirinioetan topatuta, idorrak diren eta zuhaixkak dituzten habitat eguzkitsuak hartzen ditu: baso irekiak, mahastiak, olibadi zaharrak eta toki harritsuak. Askotan oso zaratatsua izaten da sasitzaren artean mugitzen denean. Izutzen denean sasien artean (elorrietan, askotan),harri-piloetan, harrizko hormetan eta untxien gordelekuetan babesten da. Orojalea denez elikatzeko intsektu handiak, beste ornodun txiki (sugandilak, ugaztun txikiak) ehizatzen ditu. Batzuetan fruta ere jaten du. Udaberrian txorien kabietan lapurtzen du.
Ugalketa, gainerako lazertidoek egiten duten bezalakoa da. Arrak emea hortzez harrapatzen du eta kopularen bitartez barne-ernalketa burutzen du.Emeak 6-15 arrautz erruten ditu eta lur azpian uzten ditu. Hiru hilabete pasa ondoren gardatxokumeak jaioko dira.

MONTPELLIERKO SUGEA





Wikipedia:Taxotaula bat 
irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Montpellierko suge
Malpolon 
monspessulanus
Malpolon monspessulanus
Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Klasea: Reptilia
Ordena: Squamata
Azpiordena: Serpentes
Familia: Colubridae
Azpifamilia: Psammophiinae
Generoa: Malpolon
Espeziea: M.monspessulanus
Izen binomiala
Malpolon monspessulanus
Hermann, 1804
Montpellierko sugea (Malpolon monspessulanus) Iberiar penintsula, Frantziako mediterraneoko kostalde, Italia (Liguria eta Trentino), Adriatikoko ekialdeko kostalde, Balkanak eta Greziako zenbait irletan dagoen sugea dugu. Afrika Iparralde, Kaspio mendebalde eta Asia hego-mendebaldean ere badago.
habitat
Euskal Herrian ez da zaila isuralde mediterraneoan ikustea.
Izena Frantzia hegoaldeko Montpellier hiritik datorkio.
Helduak 200cm inguruko luzera izan dezake buztana barne. Egundoko suge handia,askotan uniformea, gorputza nahiko zurrun eta liraina. Bere buru estua bereizgarria da: oso begi handiak eta "bekainak" altuak eta irtenak muturrerantz zabalduz bi gandorrak izango balira bezala ditu. Muturra beheko baraiatik ateratzen da. Kopetako ezkata oso estua da. Ezaugarri hauek suge honi itxura sarkorra eta beldurgarria ematen diote. Bizkarraldeko ezkatak leunak edo zimurdunak dira, ez dira karenatuak eta 17 edo 19 ilaratan daude. Oso aldagarria den marrazkia dute; atzeko kolorea grisa, arre gorrixka, oliba, berdexka edo belzkara izaten da. Zenbait alek alboak bizkarraldea baino ilunagoak izaten dituzte. Sabelaldea horixka, pigmento ilunaz pikardatuta. Suge bizkor hau pozointsua da, baina bere letaginak ahoaren goiko barailaren atzekaldean daude eta erabili ahal izateko lehendabizi ehizakia oso ondo heldu behar dute.

Montpellierko suge
Lehorreko eta eguneko suge hau oso aktiboa da; bere mugimenduak azkarrak eta bizkorrak dira. Bere bizilekua zabala da eta bere hegoaldeko zonaldean 2000m-etaraino aurki daiteke. Landare-estalkia izanez gero, habitat bero eta idorretan egoten da. Zuhaixka-formako lur-eremu ireki, harritsu edo hondartsuak nahiago ditu baina batzuetan baso hezeen edo ibaien bazterretan ere kausitzen dira. Izaera aldatzen da baina, ikaratu edo gogaitzen dugunean, indarrez txistu egiten du gorputza eta lepoa zabalduz; zirikatuak sentitzen diren animaliak hozka egiten saiatzen dira. Oso ehiztari trebea da . Ehizakiak harrapatzeko begiak erabiltzen ditu batik bat. Elikatzeko, sugandila, musker (Lacerta lepida), ugaztun txiki, txori eta beste sugeak ehizatzen ditu; gazteak direnak, berriz ornogabeak heltzen dituzte.
Araldia udaberrian gertatzen da . Uda hasieran 4 cm baino gehiagoko 4-20 arrautz luze erruten ditu. Uda amaieran sugekumeak munduratzen dira.
Ez du gizakiontzat indar handiko pozoia. Bere letaginak ahoaren barrualdean daudenez, pertsona bati pozoia sartzea oso zaila da. Hori bai,harrapatutako ehizakiak hiltzeko oso eraginkorrak dira. Ehizakia heldu eta irensten hasi orduko, ahoaren atzealdeko letagin hauekin pozoia sartzen dio. Pozoin honek ehizakia irensten eta liseriketa egiten laguntzen dio.

ESKAILERA SUGEA

Wikipedia:Taxotaula bat 
irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Eskailera-suge
Elaphe scalaris
Elaphe scalaris
Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Klasea: Reptilia
Ordena: Squamata
Azpiordena: Serpentes
Familia: Colubridae
Azpifamilia: Colubrinae
Generoa: Rhinechis
Espeziea: R.scalaris
Izen binomiala
Rhinechis Scalaris
Schinz, 1822
Eskailera-suge (Rhinechis Scalaris) Iberiar Penintsulan iparraldeko muturrean izan ezik(iparraldeko eskualde hezeetan), Frantziako Mediterraneoko kostaldean, Hyères uhartetan eta Menorcan aurkitzen dugun sugea da.
Rhinechis scalaris dis.png
Euskal Herrian bestalde,alde mediterraniarrean aurki genezake: Araban Ebro ibaiaren inguruetan, eta Nafarroan berriz, erdi-alde eta hegoaldean.
Suge hauek tamainaren aldetik,160 cm-rainokoak neurtu diren arren, ale gehienak 120 cm baino txikiagoak izaten dira. Gorpuzkera sendoko suge handi honek mutur puntazorrotza eta irtena du. Gorputzeko ezkatak leunak dira baina aurpegikoa zorrotza atzeko aldean.
Eskailera suge
Koloreari dagokionez,uniformea izaten da. Helduetan gris horixka edo arre argiaren artekoa da. Bizkarraldean bi lerro arre ilunak eta paraleloak dituzte; sabelaldea markarik gabekoa edo ilunak diren orban batzurekin. Bere begia arre iluna da beginini biribilekin. Gazteek bizkarraldean nabarmenak diren H formako orbanak dituzte; hauek elkartzen direnean ""eskailera" bat, orban irregularrak, marrak edo alboetako barrak formatzen dituzte.
Narrasti hau batik bat sastrakez hornitutako toki harritsu eguzkitsu eta lehorretan, larre-bazterretan, baso irekietan, nekazal laboretan, mahastietan, edo horma-zuloetan aurki daiteke. Ingurune heze eta hotzak ez ditu gustokoak. Dietari dagokionez, helduek odol beroko ehizakiak jaten dituzte: karraskariak, untxi txikiak, saguak, eta abar. Hegaztiak ere, batik bat kabian harrapatzen dituztenak. Euren ehizakiak ahoaz eutsi, eta konstrikzioz akabatzen dituzte irentsi baino lehen. Ale gazteek berriz, matxinsaltoak eta antzeko tamainako beste animalia ornogabe batzuk ehizatzen dituzte. Bere etsaiak ere badituzte, haien artean, arrano sugezalea, zapelatza, lepahoria eta batez ere gu , gizakiok. Harrapaketa saiatzerakoan suge oldarkorra da bere burua babestu nahian; zoritxarrez gizaki askorentzat, gainontzeko sugeak bezala, hil beharreko izakiak dira. Hori ez da horrela eta ezin dugu ahaztu, naturan, oso garrantzitsua den funtzio bat betetzen dutela.
Eskailera sugeak obiparoak dira. Araldia udaberriaren azkeneko egunetan gertatzen da. Ernalketa burutu eta hiruzpalau astera, emeak 6-24 arrautza errungo ditu lurreko zulo edo harriazpiren batean. Uda bukaeran jaioko dira sugekumeak eta inoren laguntzarik gabe aurrera ateratzen gai izango dira.

DORTOKA ERRALDOIA


Galapagoetan 15 subespezie dortoka erraldoi (Geochelone nigra) dago.
Dortoka erraldoi hauek jatorrizko bizilekuan ikusi nahi badira, bidaia luzea egin behar da: Galapago uharteetara. Ozeano Pazifikoan daude, Ekuadortik 1.000 bat kilometrora; 18 uhartek osatzen dute Galapagoetako artxipelagoa.
Uharte horietan bizi diren animalia eta landare asko endemikoak dira, hala nola, itsas iguana, hegan egiten ez duen ubarroia eta, nola ez, dortoka. Ez da harritzekoa, beraz, Charles Darwin txundituta geratu izana han aurkitutakoarekin. 1835ean izan zen Darwin Galapago uharteetan; eta inoiz ikusi gabeko espezieak eta subespezieak aurkitu zituen; eta horien arteko harremanak ikertuta idatzi omen zuen eboluzioaren teoria.