 |
 |  |  |  |
 |  |  |  |
 | |
 | Galapagoetan 15 subespezie dortoka erraldoi (Geochelone nigra) dago.
|  |
|  |
 |  |  |  |
 |  |  |  |
 |  |  |  |
Dortoka erraldoi hauek jatorrizko bizilekuan ikusi nahi badira, bidaia luzea egin behar da: Galapago uharteetara. Ozeano Pazifikoan daude, Ekuadortik 1.000 bat kilometrora; 18 uhartek osatzen dute Galapagoetako artxipelagoa. Uharte horietan bizi diren animalia eta landare asko endemikoak dira, hala nola, itsas iguana, hegan egiten ez duen ubarroia eta, nola ez, dortoka. Ez da harritzekoa, beraz, Charles Darwin txundituta geratu izana han aurkitutakoarekin. 1835ean izan zen Darwin Galapago uharteetan; eta inoiz ikusi gabeko espezieak eta subespezieak aurkitu zituen; eta horien arteko harremanak ikertuta idatzi omen zuen eboluzioaren teoria. |
No hay comentarios:
Publicar un comentario